Argituz irabaz asmorik gabeko giza eskubideen aldeko elkarte bat da, bere xedea, pertsona orok, euskal esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideei buruzko beste nazioarteko arauetan aldarrikatutako giza eskubide guztiak gozatuko dituzten egoera lortzea da.

Ikuspegi honek bultzaturik, giza eskubideen aldeko sustapen lanen baitan, Argituz-en xedea osotasun fisiko eta mental eskubidearen, kontzientzia eta adierazpen askatasunaren eta bereizkeriarik ez nozitzea eskubidearen aurkako zapalketa larrienak galarazi eta bukatu asmoz, ikerketa eta ekintza lanak egitea da.

Horretarako:

Giza eskubideen urraketen kasuak jakitera eman eta dokumentatzeko lan egingo du, gizartean ematen den jarduna eta nazioarteko zuzenbidea alderatuz ondorioak atera eta egoki deritzon eztabaida-guneetara igorriko dituen gomendioak emango ditu, erabakiak hartzen diren eztabaida-guneei lehentasuna emanez. Agintariek giza eskubideei buruzko erabakiak hartzen dituztenean, baloratu eta denbora bat pasa ostean ebaluatuko ditu.

Aurretiko adostasun bilaketa sendo bat osagarri izanik, une oro barne demokrazia eta gardentasuna gailenduko diren erabakiak artzeko sistema batez hornituko da.

Azken hau bermatzeko, arau multzo batez hornituko da une oro, helburua aukerak murriztu eta mugatzea ez delarik baizik eta urreko atalean zehaztutako barne demokrazia eta gardentasuna lortze bidean argibide multzo bezala balio izatea.

Aurreko atalean deskribatutako jarduerez gain, elkarteak bere helburuak betetzeko ondorengo hauek egin ahal izango ditu:

– bere helburuak gauzatzeko edo horretarako baliabideak biltzeko mota guztietako ekintza ekonomikoak garatu,

– modu guztietako ondasunak izan eta eskuratu, zernahi tituluz; baita mota guztietako ekintza eta hitzarmenak burutu ere,

– lege edo bere estatutuen araberako mota guztietako akzioak erabili.

Azken eguneratzea: