Atentatuetan

TALDE PARAPOLIZIALEN, ULTREN ETA ABARREN ATENTATUETAN HILDAKOAK

Indarkeria antolatuko egoerak dira, eta horietan hainbat motatako pertsonek esku hartzen dute, besteak beste; gaizkile arruntek, ideologia ultraeskuindarra duten pertsonek, eta legea betearazteko ardura duten arren lege horretatik kanpo aritzen diren funtzionarioek. Hortaz, egoera horietan zigor-arloko zuzenbidea aplikatu behar da; alabaina, kasu gehienetan zigorgabetasuna da nagusi.

2010. urtean, Euskal Memoria fundazioak Aztiker enpresak egindako ikerketa bat argitaratu zuen. Ikerketa horren arabera (“Gerra zikina”, in Gernikako seme-alabak, 749.-775. or.), 1969tik 2010era, guztira, “gerra zikineko” 1.037 ekintzak eragin zituzten zaurituak eta kalteak. Gainera, ekintza horien ondorioz 85 pertsona hil ziren (76 gizonezko eta 9 emakumezko), eta profil hau zuten: militante politikoak (35), militantzia politiko gabekoak (50). Zaurituei dagokienez, 49 emakumezkoak ziren eta 157 gizonezkoak. Bestalde, hau da ekintzak burutu zituztenen profila: faxistak (55), Espainiako talde armatu ultraeskuindarrak (71), inkontrolatuak (87) eta nork bere gain hartu gabe geratu ziren ekintzak (824).

Beste iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

Indarkeria politikoaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, 211. eta 212. or. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzaren txostena, 2008ko ekaina.

“GAL: El espejo del Estado”, Iñigo Iruinena, Javier Ortizen oharrarekin:

http://www.javierortiz.net/ant/otrasvoces/iruin.htm

“La guerra sucia 1975-1995”, Dabi Mendizabal, Inazio Garmendia, Kristina Larrañaga eta Mariasun Monzonena;

Euskadi 1995, Egineko Urtekaria, 257.-302. or. Ikusi baita ere argitalpen bereko “Documento del CESID sobre la guerra sucia. Asunto: Acciones en Francia”, 120. eta 121. or.

“39 condenados en tres países”, El País, 1995/02/05.

“La investigación del GAL” eta “Acta fundacional del GAL” (Ricardo Garcia Damboreneak Baltasar Garzon epaileari 1995. urtean idatzitako testua), in Euskadi eta Askatasuna. IX. liburukia, 167.-181. or.

El Mundo, 1985/10/22. Ricardo Garcia Damborenea GALi buruz: “Lurralde frantsesean terrorismoari aurka egiteko erabaki politiko bat. Terrorismoaren aurkako ekintza horiek estaltzeko eta arreta desbideratzeko, sigla batzuk asmatu dituzte: GAL. Baina sortutakoa ez da borrokarako talde bat, ezta erakunde berezi bat ere. Ez. Esku hartzen duena Estatuko Administrazioa bera da, bere bitartekoekin eta gizonekin. Burutzen dituzten ekintzak isilekoak dira, besteak beste, eskakizun diplomatikoengatik. Hortaz, GALeko kideak benetako egileak estaltzen dituzten errezela besterik ez dira. Amarru handi horrek, hala nola, poliziak, guardia zibilak, armak, ibilgailuak eta dirua mugitzen ditu, eta gainera, Barne Ministerioko eta Defentsa Ministerioko pertsonak eta informazioak koordinatzea eskatzen du. Horrelako amarru bat goikoak bakarrik baimen dezake, hau da, gobernuko presidentetzak (…) GAL ez da talde bat, eta are gutxiago talde armatu bat; GAL ‘Estatu-gizonak’ dira, ETAren aurka borrokan ari den Barne Ministerioa, edo modu abstraktuago batean esanda, erabaki politiko bat”.

1975/10/05
Kanpazar gainean, Elorrion. Gizonezkoa, Arrasatekoa. “Inkontrolatu” batzuek egindako tiroen ondorioz hil zen. Atentatua gertatu zenean beste anaia batekin zegoen Kanpazarreko Etxabenea tabernan, baina hura garaiz ezkutatu zen. Hiru hilabete lehenago, lehergailu bat jarri zuten taberna horretan bertan; ekainaren 28an, beste bonba bat jarri zuten hildakoaren anaia baten jatetxean, Baionako Udalaitz jatetxean, alegia; eta bi egun geroago, beste anaia baten jatetxean. Gainera, azken horri autoa erre zioten atentatuaren bezperan.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 13. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1975/10/12
Legution. Gizonezkoa, bi seme-alabaren aita. Bergarakoa, taxilaria Arrasaten. Bi tiro eman zizkioten buruan autoaren barruan zegoela, Legutioko Santa Engrazia urtegitik gertu. Antza, astebete lehenago Kanpazar gaineko atentatuan egon zen, eta beraz, pertsona hura hil zuten “inkontrolatuei” buruzko informazioa zuen. Hori dela-eta, Gernikako seme-alabak lanaren arabera, “gertaera Deba Garaian memoria historikoaren faltsutzearen paradigma da; izan ere, hil zuten ‘inkontrolatu’ berek hil zuten eta, beraz, estatu terrorismoaren biktima izan zen arren, AVT eta antzeko taldeen zerrendetan ETAren biktima gisa ageri da” (606. or.). Zalantzaren aurrean, Jose Maria Calleja eta Ignacio Sanchez-Cuencak zera idatzi zuten La derrota de ETA lanean: “Ez dugu topatu ETA hilketa horrekin lotzen duen garrantzizko informaziorik” (179. orr). Hortaz, haien zerrendatik kendu zuten. 2008ko ekainean argitaratutako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostenean, eskuin muturrekoek hildako pertsonen artean ageri da (14. orr). Hauxe dio, zehatz-mehatz: “Egilea: Ezezaguna. (1975-10-05ean hildako pertsona) atentatuarekin zerikusia duten eskuin muturreko taldeei leporatzen zaie hilketa; antza, biktimak atentatuari buruzko informazio zehatza zuen”. Beste atentatuari dagokionez, Euskadi eta Askatasuna lanaren arabera (IV. liburukia), “egun batzuk lehenago hil zuten, urriaren 5ean, hasiera batean inkontrolatutzat jo ziren guardia zibil batzuek” (175. or.).

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 14. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1977/10/07
Andoainen. 44 urteko gizonezkoa, Bilbokoa zen eta Hernanin bizi zen. Taxilaria. Ez zen inongo alderdi politikotako kide. Triple Ako kideek bi tiro eman zizkioten buruan, “ETAren isilmandataria” izatea leporatzen ziotelako. Andoain, Astigarraga eta Hernani herriek osatutako “Heriotzaren Triangelua” delakoan gertatutako lehen heriotza da.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 18. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1978/07/02
Donibane Lohizunen. 38 urteko emakumezkoa, bi alabaren ama. Lanaldia amaitu ondoren, senarrarekin ibilgailuaren barruan zegoela, pertsona bat gerturatu eta metro bateko distantziara tiro-segida bat jaurti zien metrailadorearekin. Emakumea hil egin zen, jasotako 16 bala-tiroek gorputza ia moztu baitzioten; senarrak zauri larriak izan zituen jasotako 18 bala-tiroen ondorioz. Triple A taldeko Adolf Hitler batailoiak hartu zuen bere gain atentatua. Eskuin muturreko mertzenario ezagun bati leporatu zioten hilketaren erantzukizun zuzena. Atxilotu egin zuten, eta Paueko Akusazio Ganberak libre utzi zuenean, ihes egin zuen. 1980/11/06an, Tarben hilda aurkitu zuten mertzenarioaren emaztea, bi posta-tirorekin (Calleja-Sanchez Cuenca), baita maitalea ere. Bi emakumeek adierazi zutenez, antza, Batallón Vasco Español (BVE) taldearekin zerikusia zuen mertzenarioak.

Iturriak:

El País, 1978/07/04: http://www.elpais.com/articulo/espana/ETXABE/_JUAN_JOSE/ALIANZA_APOSTOLICA_ANTICOMUNISTA/ETA/Asesinada/mujer/ex/dirigente/ETA/Juan/Jose/Etxabe/elpepiesp/19780704elpepinac_1/Tes

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 21. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1978/12/21
Angelun. 29 urteko gizonezkoa, Arrigorriagakoa. Iparraldean errefuxiatutako ETAko kidea. Batallón Vasco Españolek (BVE) bere gain hartu zuen haren hilketa; ibilgailuaren azpian lehergailu bat jarri zioten, eta biktima hura kentzen saiatu zenean, eztanda egin zuen. Urte batzuk geroago zenbait komunikabidek adierazi zutenez (esaterako, El Mundo egunkariak), Estatuko zenbait zerbitzutako militarrek parte hartu zuten atentatuan.

Iturriak:

El Mundo, 2003/12/21: http://www.elmundo.es/cronica/2003/427/1072098707.html

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 22. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1979/05/06
Andoainen. 17 urteko gizonezkoa, Upategi baserrikoa. Triple A taldearen atentatu batean hil zen, “Heriotzaren Triangelua” izenekoan. Instrukzioko 2. Epaitegi Zentralaren 91/80 sumarioan hilketaren egileei egotzitako beste zenbait atentaturen auzia aztertu zen. 1985/06/11n, bi akusatuei 26 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten hilketagatik. Horietako bati hirugarren gradua eman zioten 1992/05/06an, baldintzapeko askatasuna lortu zuen 1994/03/21ean, eta behin betiko askatasuna 1999/03/06an. Beste erasotzailea baldintzapeko askatasunarekin atera zen 1994an, baina 2001ean berriz espetxeratu zuten beste delitu batzuengatik ezarritako zigorra betetzeko.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 25.or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1979/06/25.
Baionan. 25 urteko gizonezkoa. Haren bikotekidea haurdun zegoen atentatua gertatu zenean. Leongoa zen eta Arrasaten bizi zen. Bost urte zeramatzan Baionako Poliziarengandik ihesi. Batallón Vasco Españolek (BVE) bere gain hartu zuen atentatua.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 26.or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1979/06/28
Parisen. 42 urteko gizonezkoa, bi seme-alabaren aita. Erandiokoa. 20 urte zituenean, Frantziara emigratu behar izan zuen. PCEko eta CCOOko Europarako batzordeko kidea izan zen. Gero, PCEr-ko kide izan zen, baita Espainiako Marxista Leninisten Erakundearen (OMLE) eta Sorospen Gorriaren fundatzailea ere. Pariseko jatetxe vietnamdar batean afaltzen ari zela, bost tiro eman zizkioten bizkarrean eta hil egin zuten. Hiltzaileak Batallón Vasco Españoleko (BVE) kideak ziren, Organisation de l’Armée Secrète (OAS) taldeko kide ohiak, aurrerago GALekin zerikusia izan zutenak.

Iturria:

Indarkeria politikoaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, 211. or. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzaren txostena, 2008ko ekaina.

1979/08/02
Angelun. 36 urteko gizonezkoa, Bilboko Matiko auzokoa. Euskal errefuxiatua. Aturri enpresako langilea zen. Batallón Vasco Españoleko (BVE) kideek hiru pertsona tirokatu zituzten Lapurdiko herri horretan. Tiroen ondorioz, biktima koman geratu zen, eta bi egun geroago Baionako Ospitalean hil zen. Atentatu berean, hildakoarekin zihoana zauritu zuten eta emakume bat onik atera zen.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 28. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1979/09/13
Biarritzen. 25 urteko gizonezkoa, bi seme-alabaren aita, euskal errefuxiatua. Urriaren 5ean hil zen Baionako Ospitalean, Antiterrorismo ETA (ATE) taldeko kideek jaurtitako zazpi balek eragindako zaurien ondorioz. Beste informazio-iturri batzuek Batallón Vasco Españoleko (BVE) Cherid komandoari egotzi zioten hilketa. Tiroak egin zituzten lau mertzenarioak atentatua gertatutako lekutik gertu atxilotu zituzten, eta aurrerago beste bi atxilotu zituzten Biarritzen bertan. 1979/12/10ean hasi zen Pauen Bordeleko “hanpako” atxilotu horien aurkako bista. Akitaniako Polizia Judizialaren zuzendariaren arabera, 1978an Etxabe senar-emazteen aurkako atentatua gertatu zenetik, Frantziako “hanpako” kideak “Espainiako erakunde ofizialetarako edo paraofizialetarako lanean” ari zirela hauteman zuten (Egin, 1980/12/13). Auzitegiak 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zien hiru akusatuei.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 29. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

Zuzeneko testigantza jaso zen txosten honetarako: Indarkeria politikoaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, 139.-150. or. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzaren txostena, 2008ko ekaina.

Egin, 1980/12/10 eta 1980/12/13.

1979/09/20
Parisen. 35 urteko gizonezkoa, Lyongoa. Artista eta euskaltzale ezkertiarra. Frantziako hiriburuan hil zen, Grupos Armados Españoles (GAE) taldeak bere gain hartutako atentatu batean. Hiru hiltzaileak ikusi zituzten lekukoek diotenez, haien artean gaztelaniaz hitz egiten zuten. Antza, hildakoa pertsona polemikoa zen eta Bofinger Brasserie-ra joan ohi zen; izan ere, jatetxe horretan biltzen ziren euskal abertzaleak. Bertan, harro esaten zuen Batallón Vasco Españoli eta eskuin muturrari buruz buru aurre egiteko talde bat antolatzen ari zela. Hipotesi hori heriotzaren kausa izan daitekeela pentsatzen da; gainera, Frantziako Poliziako buru batek, Lucien Aimé-Blanc-ek, hipotesi hori bera azaldu zuen publikoki (Libération, 2006/04/20).

Iturriak:

Libération, 2006ko apirilaren 20koa: “Mon indic a flingué Pierre Goldman, entretien avec Lucien Aimé-Blanc” “La piste la plus sérieuse semble être celle du milieu marseillais. Commanditée par les GAL, suite à des rumeurs selon lesquelles Pierre Goldman aurait aidé l’ETA à se procurer des armes. En avril 2006, Libération a publié ainsi une entrevue avec le commissaire Lucien Aimé-Blanc dans laquelle il révèle le nom de son assassin : “C’est mon informateur Jean-Pierre Maïone qui a flingué Pierre Goldman et me l’a avoué bien après. Au départ, comme la revendication était signée ‘Honneur de la police’ et que Maïone travaillait avec le directeur des RG (Renseignements généraux), Maurice Paoli, ancien des réseaux Algérie française, j’ai pensé que ces “ultras” avaient liquidé Goldman, acquitté du double meurtre de la pharmacie. Mais mon collègue Paoli, qui ne me cachait pas grand-chose, m’a dit : ‘C’est pas nous’. Et puis mon indic, Maïone, m’a expliqué que c’est le futur Groupe d’action libération, le GAL, qui avait décidé du “flingage” de Goldman. Le GAL, c’était un service parallèle de contre-terrorisme composé de barbouzes et de voyous manipulés par les forces répressives officielles espagnoles qui liquidaient des gens d’ETA (organisation armée séparatiste basque, ndlr). Pierre Goldman, qui fréquentait la brasserie Bofinger, fief des indépendantistes basques, ambitionnait de monter un réseau armé pour contrer ces anti-ETA. Il a contacté des voyous de gauche, comme Charlie Bauer qui n’a pas marché, Mesrine qui s’est défilé, et des autonomes. À force de se vanter de ses futures actions contre le GAL, Goldman est apparu dangereux. Des voyous marseillais du GAL l’ont tué avec Maïone, qui a évoqué aussi un commandant, ancien du SDECE mais actif à l’époque, sans me donner son identité”.

Indarkeria politikoaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, 211. or. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzaren txostena, 2008ko ekaina.

1979/09/28
Astigarragan (garai hartan, Donostiako auzoa). 42 urteko gizonezkoa, alaba baten aita, eta Herri Batasunako (HB) zinegotzia Donostiako Udalean. Grupos Armados Españoleseko (GAE) kideek jaurtitako posta-tiroen ondorioz hil zen, sagardotegian afaldu ondoren etxera zihoanean. “Heriotzaren Triangeluan” (Andoain, Hernani eta Astigarraga) heriotzak eragin zituzten beste hainbat atentaturen egile berei egotzi zieten hilketa. Epaitu egin zituzten, eta 1985/06/11ko epaian ezarri zitzaien zigorra.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 30. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1980/01/16
Lezon. 33 urteko gizonezkoa, Pasai Donibanekoa zen eta Lezon bizi zen. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kidea zen. Grupo Antiterrorismo ETAk (GAE) eta Batallón Vasco Españolek (BVE) beren gain hartutako atentatu batean hil zen. Instrukzioko 2. Epaitegi Zentralean 40/80 sumarioa ireki zen; hala ere, 1980ko apirilaren 15ean, behin-behinean artxibatzeko autoa eman zen.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 31. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1980/01/20
Alonsotegin. Lau pertsona: hiru gizonezko eta emakumezko bat. Atentatua lehergailuarekin Aldana tabernaren aurka, Bilbo-Balmaseda errepideko hiru solairuko etxetzar bat. Eztandaren ondorioz, lau pertsona hil ziren: horietako bi Sodupeko bikote bat ziren, 39 eta 38 urte zituzten eta bi seme-alabaren gurasoak ziren; senarra Explosivos Riotinto enpresako langilea zen. Hirugarren biktima, 54 urtekoa, sei seme-alabaren aita eta behitegi baten jabea zen. Laugarrena, 58 urtekoa, Alonsotegikoa zen, CNTko militantea eta Forjas y Alambres del Cadagua enpresako langilea. Horrez gain, dozena bat zauritu eragin zituen eztandak; besteak beste, tabernako jabea, EAJko afiliatua. Grupos Armados Españoles (GAE) taldeak atentatua bere gain hartu zuenean, mehatxu bat egin zuen: “Ordena Publikoko Indarretako edo Guardia Zibileko kide bakoitzeko, ezker abertzaleko lau kide hilko dira”. El País egunkariak honako hau jaso zuen 2010/03/21ean: “Ultraeskuinekoek Euskal Herrian egindako beste hainbat atentaturekin gertatu bezalaxe, kasua ez zen sekula epaitu eta ez zen susmagarririk atxilotu”. Kasua 1981/05/12an artxibatu zuten.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 32. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

Luis R. Aizpeolea El País egunkarian, 2010/03/21.

Gernikako seme-alabak, 358. eta 359. or.

Euskadi eta Askatasuna. (V. liburukia), 155. or.

1980/04/19
Hernanin. 42 urteko gizonezkoa, Hernanikoa. Oso ezaguna zen herrian eta Los Incansables txarangako kidea zen. Buruan bi tiro eman zizkioten etxetik gertu, Kardaberaz kalean, eta hil egin zen. Batallón Vasco Españolek (BVE) bere gain hartu zuen atentatua. Entzutegi Nazionaleko 2. atalak 26 urteko espetxe-zigorra ezarri zien hiltzaileei 1985eko ekainaren 11ko 32/85 epaian.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 35. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1980/07/23
Bilboko Ametzola plazan. 11 urteko haur bat, 17 urteko arreba bederatzi hilabeteko haurdun, eta herriko garbiketa-zerbitzuko langile bat (58 urtekoa, Caceresekoa eta CSUT, Langileen Sindikatu Unitarioen Konfederazioa sindikatu maoistako afiliatua). Triple A taldeak jarritako lehergailu baten ondorioz hil ziren, Iturriaga ikastolaren ondoan. Ikastola horretan Zeberioko Herri Batasunako zinegotzi baten emazteak lan egiten zuen. Hildako langilearen alabak El País egunkarian zera adierazi zuen: “Bagenekien lehergailua ez zutela haren aurka jarri, baina min gehien ematen didana egileak ez harrapatu izana da”. Horrez gain, gogorarazi zuen Poliziak ez zuela atentatua ikertu eta, komunikabideen oihartzuna igaro ondoren, guztia ahaztu zela (El País, 2010/03/21).

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 38. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

El País, 2010/03/21.

1980/08/27
Irunen. 48 urteko gizonezkoa, Irunen bizi zen. Aduana-agentziako ahalduna zen, eta EAJren aldekoa. Triple A taldeko hiru txanodunek hil zuten posta-tiroz. “Biktima hiru zauri larriren ondorioz hil zen. Ez zen bala-zorrorik topatu, eta beraz, erabilitako armak eskopetak zirela uste da” (El Mundo, 2003/09/15). Honako hau zihoen Euskadi eta Askatasuna lanak (V. liburukia, 156. or.): “Irunen BVE taldeko kideek jaurtitako posta-tiroen ondorioz”. Egin egunkariaren Euskadi 1977-1982 lanean (91. or.) jasotzen denaren arabera, hurrengo egunean, hiletaren ondoren, gertakaria gaitzesteko manifestazioa egin zen. Instrukzioko 2. Epaitegi Zentralean 1387/80 aurretiazko eginbideak ireki ziren; hala ere, 1981eko ekainaren 17an, Instrukzioko 4. Epaitegi Zentralak behin-behinean artxibatzeko autoa eman zuen.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 39. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1980/08/30
Ondarroan. 42 urteko gizonezkoa, hiru seme-alabaren aita, Bizkaiko kostaldeko herri horretakoa. Aurrera kirol-taldeko lehendakaria, Egin egunkariaren fundatzaileetako bat, eta Club-34 dantzalekuko arduraduna zen. Antza, etengabe jasotzen zituen mehatxuak, eta 1976an haren lokalaren aurkako atentatu bat egin zuten. Batallón Vasco Españolek (BVE) bere gain hartu zituen dantzalekuan egindako tiroak. Horien ondorioz, biktima hil eta bi emakume zauritu zituzten. Instrukzioko 4. Epaitegi Zentralean 145/81 sumarioa ireki zen; hala ere, 1981eko ekainaren 3an, kasua behin-behinean artxibatzeko autoa eman zen.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 40. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1980/09/07
Hernanin. 33 eta 34 urteko bi gizonezko, Gipuzkoako herri horretako Zikuñaga auzokoak, Herri Batasunaren aldekoak. Urte haietan zehar “Heriotzaren Triangelua” izenekoan gertatutako hilketen arduradunek metrailatu zituzten. Kasu honetan, Batallón Vasco Españolen (BVE) izenean hartu zuten beren gain atentatua. 1985eko ekainaren 11n, 52 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten hiltzaileei.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 41. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

“La guerra sucia”, Dabi Mendizabal, Inazio Garmendia, Kristina Larrañaga eta Mariasun Monzonena; Euskadi 1995, Egineko Urtekaria, 257.-302. or.

1980/11/14
Hernanin. 31 urteko gizonezkoa, ijitoa, eta Gipuzkoako herri horretan erabat integratua. Haren lehengusu euskaldunarekin zihoan herritik Batallón Vasco Españoleko (BVE) kideek buruan hiru tiro eman zizkiotenean. Lehengusuari zauri larriak eragin zizkioten balek.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 43. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1980/11/14
Caracasen (Venezuela). Senar-emazteak, 31 eta 32 urtekoak, Eibarrekoak ziren eta Venezuelako hiriburuan bizi ziren lan-kontuengatik. Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeko kide ziren. Martxoan, “inkontrolatu” batzuk haien kide baten etxearen aurka tiro egin zuten. Atentatua eskuin muturreko hiru mertzenario ezaguni leporatu zitzaien; Batallón Vasco Españolen (BVE) izenean hartu zituzten beren gain bi hilketak.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 44. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1980/11/23
Hendaian. Bi gizonezko. Horietako bat 68 urteko hendaiarra, alaba baten aita; bestea, Urnietakoa, 52 urtekoa, Hendaian bizi zen eta frantziar herritartasuna zuen. Lapurdiko herri horretako L’Hendayais tabernan zeudela, Batallón Vasco Españoleko (BVE) hiru kidek taberna barrura tiro egin zuten, eta zenbait pertsona zauritu zituzten. Hiru erasotzaileak Espainiako mugan atxilotu zituzten, baina aske utzi zituzten Espainiako goi-kargudun batek egindako deiari esker. Bi urte geroago, gertakari haren ondorioz eta Estatuaren Segurtasuneko idazkari nagusiaren aginduz, Informazioko Komisaria Nagusiko arduraduna kargutik kendu zuten, eta Irungo aduanako poliziak Euskal Herritik kanpora bidali zituzten. Gainera, 1984ko martxoaren 26an, “justiziari laguntzarik ez emategatik” epaitu zuten komisarioa, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegian agertu behar izan zuen urte bereko maiatzaren 14an.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 45. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

El País, 1980/11/25 eta 1980/11/30.

Egin, 1980/11/27 eta 29.

El Correo Español, 1980/12/04.

Deia, 1980/12/04 eta 05.

1980/12/30
Biarritzen. 29 urteko gizonezkoa, Usurbilgoa. Euskal errefuxiatua, Sokoan lan egiten zuen. Lanera zihoala, ibilgailura itsatsitako bonba batek eztanda egin zuen. Batallón Vasco Españolek (BVE) bere gain hartu zuen atentatua. Gertakariaren aurreko egunean, El País egunkariak azaldu zuen ETAren aurkako “gerra zikineko” komandoak Organisation Armée Secrète (OAS) taldeko kideek osatzen zituztela, Espainiako Mediterraneoko kostaldean bizi zirela (Castellón eta Alacanten, hala nola), eta komandoko kide bakoitzak 1.000.000 pezeta jasotzen zituela ekintza bakoitzeko.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 46. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

El País, 1980/12/30, 1980/12/31, 1981/01/21/ eta 1981/01/27.

LETAMENDIA, Francisco: Historia del nacionalismo vasco y de ETA: Introducción a la historia del País Vasco. ETA en el franquismo. (1951-1976). II. liburukia, 339. or. R&B Ediciones, 1994.

1981/03/03
Andoainen. 35 urteko gizonezkoa, Andoain eta Urnieta arteko Antxizu baserrikoa. Bere osaba ere 1979/05/06an hil zuten antzeko atentatu batean. Batallón Vasco Españolek (BVE) bere gain hartu zuen hilketa. Gertakariaren hurrengo egunean, komandoko hiru kideak atxilotu zituzten. Tolosako Epaitegiak atxilotuak bilatzeko eta harrapatzeko agindua eman zuen 1980ko urrian. Atxilotutako bi 1978an ere atxilotu zituzten; izan ere, su-armak eta haienak ez ziren nortasun-agiriak zituzten, baina berriz ere aske utzi zituzten. Atentatu honengatik, 26 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 48. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1982/01/02
Berastegin. 60 urteko gizonezkoa, Alegiakoa (Gipuzkoa). Taxilaria eta hiru seme-alabaren aita. Basozain batek haren gorpua aurkitu zuen jende gutxi ibiltzen den Berastegiko bazter batean. “Hurbiletik eta ehizako eskopeta batekin bi tiro eman zizkioten aurpegian, eta zaurien ondorioz hil egin zen. Bederatzi urte lehenago haren autoa, Renault 12 bat, ETAri egotzitako bonba batek suntsitu zuen” (El Mundo, 2003/09/15). Gertakari horrek hilketaren egileari buruzko hainbat zalantza eragin zituen; hala ere, Triple Ak bere gain hartu zuen atentatua, eta biktima identifikatzerakoan nahasi egin zirela aitortu zuten. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostenean, Triple Ak bere gain hartutako hilketen artean ageri da (50. or.). Terrorismoaren Biktimen Fundazioak ere “eskuin muturrari” leporatzen dio hilketa. Vidas Rotas lanean ere ez da ageri ETAren biktimen artean. Jose Maria Calleja eta Ignacio Sanchez-Cuencaren La derrota de ETA lanean zalantzazko kasutzat hartzen dute, eta zera azaltzen dute: “ETAk dio ez zuela parte hartu. Triple Ak dio hanka-sartze baten ondorioz hil zutela (ehizako eskopeta batekin hil zuten)” Belen Pulgarrek ere eskuin muturrari leporatzen dio hilketa, baita Arartekoaren txostenak eta Gernikako seme-alabak (655. or.) lanak ere, hau gehituz: “Alegiako beste taxi-gidaria hiltzea zuten helburu”. COVITE eta AVT elkarteek bakarrik leporatzen diote hilketa ETAri. Familia, bere aldetik, artikulu oroigarri batek 31/12/2011an idatzi zuen Berria egunkarian. Hartan jakinarazten zuen lehen atentatuaren (autoaren leherketaren) ondoren ETAk transmititu zuela familiari helburua erratu zuela, “akatsa” izan zela, “baina jada kaltea, min izugarria, eginda zegoen. Baina hori gutxi bazen, AAAk 1982ako bere bizitzarekin bukatu zuen”. Horri buruz, gogoratzen zuten nola Poliziak (MULA) adierazi zuela komunikatu batean egiletasunak ETArekin erlazioa ez zutela, kasuak Auzitegi Nazionalera eraman ez zutela, hilabete bat pasa ondoren artxibatu egin zela eta ikerkuntza berririk ez zela egon.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 50. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

Pilar Garaialde (Paulo Garaialderen senideen izenean). Paulo, aitortu gabeko biktima. Berria, 31/01/2011

1983/12/19
Baionan. 23 urteko gizonezkoa, Azkoitikoa, Espainiako Poliziarengandik ihes eginda zegoen Iparraldean. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartutako atentatu batean hil zen. Atentatu horretan, lan egiten zuen Baionako Kayetenia tabernako barrara tiroak egin zituzten. Komunikatuan, GALek “terroristak babesten dituztenak, horiei laguntza eta lana ematen dietenak” mehatxatu zituen. 2003ko urtarrilean, Entzutegi Nazionalaren laugarren atalak bi guardia zibilen aurretiko auzipetzeak baliogabetu zituen, eta ustezko egilerik ez zegoenez, kasua itxi zuen.

Iturriak:

“La guerra sucia 1975-1995”, Euskadi 1995, Egineko Urtekaria, 272. or., eta “Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, 100. or.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 56. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1983/12/28
Donibane Lohizunen. 27 urteko gizonezkoa, bi alaba txikiren aita. Deriokoa, ihes egin baino lehen Aldekoneko baserrian bizi zen. Haren anaia urte batzuk lehenago hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz. Bi ezezagunek tiro egin zioten etxera sartzen ari zenean, larri zauritu zuten eta 1984/01/01ean hil zen. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Erantzukizun zuzena Frantziako mertzenario ezagun bati egotzi zioten (baina Paueko Epaitegiak, 129/83 epaiaren bidez, kasua artxibatu egin zuen). Bestalde, hilketaren eragiletzat hartu ziren GAL sortzearekin eta existitzearekin zerikusia zuten hainbat polizia-talde eta politikari espainiar. Kasu honetan, 18/95 sumarioa ireki zen Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralean, baina kausa artxibatu egin zen 2003/06/18an Entzutegi Nazionaleko 3. atalak emandako autoaren ondoren; izan ere, Entzutegi Nazionalak Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralak aurrez emandako ebazpenak berretsi zituen. Autoaren arabera, ikertzeko eginbide asko egin ziren arren, hilketa ezin zitzaion inori leporatu, ez baitzeuden nahikoa zantzu (Prozedura Kriminalaren Legea, 622. art.). Beraz, atentatu honetan ez dago auzipeturik, eta ez dira erantzukizunak argitu.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 57. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

Itsasoaren alaba. Josu Martinezen dokumentala. Donostiako Zinemaldian eman zuten 2009ko irailean.

“Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, Egineko Urtekaria, 100. or.

1984/02/08
Hendaian. 30 eta 38 urteko bi gizonezko, Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako ustezko bi ETAko kide. Horietako bat, Olatzagutiakoa zen. Bestea, Bentak auzoko baserri-taberna batekoa zen (Oiartzun, Astigarraga eta Errenteria elkartzen dituen bidegurutzean; hiru alabaren aita, txirrindulari ezagun baten anaia). Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Hasiera batean eginbideak artxibatu egin ziren, baina geroago berriz ireki ziren; eginbide horien bidez, Espainiako gobernuko eta Ordena Publikoko Indarretako goi-kargudun batzuk auzipetu zituzten. Beste sumario batzuekin zerikusia zuten bi guardia zibil ezaguni egotzi zieten atentatua.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 58. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

“Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, Egineko Urtekaria, 100. or.

1984/02/25
Mendin, Maulen. 29 urteko gizonezkoa, Erandiokoa zen eta Leioan bizi zen. Euskara ikasten ari zen Zuberoako herri horretako barnetegi batean. Distantzia luzeko doitasun-arma batekin jaurtitako tiro baten ondorioz hil zen. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Eginbideak artxibatuta daude. Ez dago auzipeturik, eta erantzukizunak ez dira argitu.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 59. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1984/03/01
Hendaian. 29 urteko gizonezkoa, Lapurdiko herri horretakoa. Hendaiako Transfesa tren-konpainiako langilea eta hiru anaien artetik zaharrena. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Egileetako bi jazarri zituzten eta lekuan bertan atxilotu zituzten. Instrukzioko 1. Epaitegi Zentralean 22/84 sumarioa ireki zen. Bestalde, 1985/12/09an, Entzutegi Nazionaleko 1. atalak 106/85 epaia eman zuen eta, horren bidez, hiltzaileetako bakoitzari 23 urte eta 4 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zieten hilketagatik eta 6 urteko espetxe-zigorra talde armatuko kide izategatik. Beste akusatu bat absolbitu egin zuten, fiskalak harentzat 10 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen arren. Epaiak GAL existitzen zela baieztatu zuen eta talde armatutzat hartu zuen. GALeko kide izategatik kondenatutako lehen bi espainiarrak izan ziren. Kasua erdizka argitu zuten.

Iturriak:

“GAL: media docena de juicios para 27 muertes”, Gara egunkaria, 2010/08/10.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 60. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1984/03/23
Biarritzen. 35 urteko gizonezkoa, bi alabaren aita. Aretxabaletakoa zen eta txikitatik Arrasaten bizi izan zen, Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen arte. Biarritzeko gasolindegi batetik gertu, motor batetik bi tiro jaurti zizkioten burura, eta hil egin zen. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. 1988ko martxoan, Paueko Epaitegiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri zien egileetako biri hilketa honengatik eta beste batzuengatik, eta 20 urteko espetxe-zigorra hirugarrenari.

Iturriak:

El País, 1984/03/24.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 61. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1984/05/03
Arrosan (Nafarroa Beherea). 30 urteko gizonezkoa. Hernaniko Zikuñaga auzokoa. Bere ibilgailuan zihoala, Hendaiako Denek kooperatiban lan egin ondoren, motor batetik bi tiro jaurti zizkioten burura eta hil egin zen. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Autoan zihoan beste pertsona bat zauritu egin zuten. Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralean 19/95 sumarioa ireki zen. Hala ere, Entzutegi Nazionaleko 3. atalak 1999ko maiatzaren 20an emandako autoak kasua behin-behinean artxibatzeko agindu zuen. Beraz, kasu honetan ez dago auzipeturik, eta erantzukizunak ez dira argitu.

Iturriak:

“Tiros desde una motocicleta en marcha”, in “La guerra sucia 1975-1995”, Euskadi 1995, Egineko Urtekaria, 276. or., eta “Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, 100. or.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 62. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1984/06/15
Biarritzen. 45 urteko gizonezkoa, bi seme-alabaren aita. Bilboko Matiko auzokoa. 1976ko martxoaren 21ean beste atentatu bat egin zuten haren aurka, eta emaztea larri zauritu zuten. Errefuxiatu-karta zuen. Beste pertsona batekin zegoela, bonba-motor batek eztanda egin zuen eta bete-betean harrapatu zituen; ondorioz, giza zuzi bihurtu ziren. Lagunak zauri larriak zituen, baina bizirik atera zen. Biktima, ordea, 43 egun geroago hil zen, erredura larrien ondorioz. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Hiru egileak ordu gutxira atxilotu zituzten, eta Frantziako Justiziak 1986an kondenatu zituen.

Iturriak:

La Voz de Galicia, 2002/09/19

El Mundo, 2001/02/17. Mertzenarioen eta Espainiako Poliziaren arteko loturak:
http://www.elmundo.es/elmundo/2001/02/17/espana/982380307.html

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 64. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1984/11/18
Biriatun. 22 urteko gizonezkoa, Ziburukoa, dantzaria. Anaiarekin Biriatuko festetan parte hartzera joan zen. Autoa aparkatu bezain laster, Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeko bi kidek eraso zieten. Anaia hanka batean zauritu zuten. Ez ziren giro abertzaleetan ibiltzen. Hasieran eginbideak artxibatu zituzten arren, hainbat kasu aldi berean aztertu zituztenean, hiltzaileak auzipetu egin zituzten.

Iturriak:

“La guerra sucia 1975-1995”, Euskadi 1995, Egineko Urtekaria, 281. or., eta “Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, 100. or.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 66. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1984/11/20
Bilbon. 65 urteko gizonezkoa, Lekeitiokoa, seme baten eta bi alabaren aita; alabetako bat AEK-ko bozeramailea izan zen urte askoan. HASIko lehendakaria izan zen, alkateordea Bilboko Udalean, senataria HBtik, eta HBko Mahai Nazionaleko kidea. Pediatra zen, eta hil zutenean sei hilabeteko haur batekin zegoen kontsultategian. Ikerketa egiterakoan hainbat gorabehera egon ziren; azkenean, hiltzaileetako batzuen aurkako ahozko epaiketa egin zen.
Epaiketan ez zen frogatu Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldearen erantzukizuna, gertakariaren unean taldeak ez baitzuen bere gain hartu atentatua. Hala ere, akusatu nagusia 1984/07/10ean ere epaitua izan zen Consolation tabernaren aurkako atentatuagatik; izan ere, GAL taldeak bere gain hartutako atentatu horretan akusatuaren motorra erabili zuten. 1993/95/14an, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 33 urteko espetxe-zigorra ezarri zion hilketagatik, eta haren gaizkideari 8 urteko espetxe-zigorra armak legez kanpo edukitzeagatik. Hala ere, kasua ez zuten erabat argitu; izan ere, tartean zeuden goi-kargudunak ez zituzten auzipetu, instrukzio-epaileak adierazi zuen arren estatu espainiarrak hilketa “pentsatu, finantzatu, antolatu eta estali” zuela. 2003an, beste pertsona bat epaitu zuten, ustezko egilekidea zelako, baita komisario bat eta Guardia Zibileko agintari ohi bat ere; guztiak absolbitu zituzten, eta beraz, hilketa ez dago guztiz argituta.

Iturriak:

El País, 2011/07/25 eta 1995/02/05. http://www.elpais.com/articulo/espana/MASA/_RAFAEL_/GUARDIA_CIVIL/GRUPOS_ANTITERRORISTAS_DE_LIBERACION_/GAL/GUARDIA_CIVIL/MINISTERIO_DE_INTERIOR/PODER_EJECUTIVO/_GOBIERNO_PSOE_/1993-1996/elpepiesp/19950205elpepinac_2/Tes

“GAL: media docena de juicios para 27 muertes”, Gara, 2010/08/10.

“Noticias del GAL”, Euskadi 1990, Egineko Urtekaria, 179.-182. or., eta Euskadi 1991, 137. or.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 67. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1985/03/29
Baionan. 20 urteko gizonezkoa, Lapurdiko hiriburuko Les Pyrénées taberna barrura egindako metrailaketan gaztea hil eta beste hiru bezero larri zauritu zituzten. Bertan zeuden gainerako bezeroek erasotzailea harrapatu zuten (Tarbeko bizilagun bat). Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Ez dago auzipeturik, eta erantzukizunak ez dira argitu.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 74. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1985/03/30
Donibane Lohizunen. 49 urteko gizonezkoa, Algortakoa, bi alabaren aita, Egin egunkariaren ordezkaria Ipar Euskal Herrian. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeko komando batek metrailatu zuen herriko kale batean. Hiltzaileak hilabete geroago atxilotu zituzten Parisen, eta bertan auzipetu zituen Frantziako justiziak.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 75. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1985/06/14
Ziburun. 25 eta 28 urteko gizonezkoak, jatorriz Pauekoak ziren ijito nomadak. Sokoako senitarteko batzuk bisitatzen ari ziren. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeko gizon batek eta emakume batek metrailatu zituzten, Trinket Txiki tabernan. Eginbideak artxibatu egin ziren; beraz, oraingoz, ez dago auzipeturik, eta erantzukizunak ez dira argitu.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 76. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1985/06/27
Baionan. 51 urteko gizonezkoa, Donostiako Intxaurrondo auzokoa. Emakume batek hiru tiro eman zizkion atzetik. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Eginbideak artxibatu egin ziren; beraz, oraingoz, ez dago auzipeturik, eta erantzukizunak ez dira argitu.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 77. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1985/08/02
Arrosa eta Donibane Garazi artean. 43 urteko gizonezkoa, alaba baten aita, galdaragilea, Itsasondoko Beitia baserrikoa. Martxan zihoan motor batetik egindako tiroen ondorioz hil zen. Andrea eta alaba zaurituak suertatu ziren. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak bere gain hartu zuen atentatua. Sumarioa Frantzian ireki zen, eta 1997an epaiketa egin zen; horretan, gaizkide izateagatik epaitutako bakarra absolbitu zuten, eta beraz, atentatua oraindik argitu gabe dago.

Iturria:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 80. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1985/09/25
Baionan. Lau gizonezko, errefuxiatu euskaldunak, 35, 28, 31 eta 33 urtekoak. Monbar hoteleko kafetegian zeudela, Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeko kideek tirokatu zituzten. Biktimak Hernani, Zestoa, Urretxu eta Astigarragakoak ziren. Bi egileak ezagunak ziren Marseillako hanpan, eta atentatua egin eta hamar minutura atxilotu zituzten. Jakin ahal izan zenez, egun batzuk lehenago Donostiako Orly hotelean ostatu hartu zuten GALekin zerikusia zuten bi poliziekin. Epaiketa Frantzian egin zen; horretan, hiltzaileetako bati biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta besteari 20 urteko kartzela-zigorra. Espainian auzipetu zituzten CESIDeko talde operatiboaren buru ohia eta CESIDeko zuzendari ohia.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 82. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

“Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, Egineko Urtekaria, 100. or.

1985/12/24
Biarritzen. 36 urteko gizonezkoa, argiketaria eta Lapurdiko herri horretako Le Croix de Champes tabernako jabeen semea. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeko bi kidek metrailatu zuten ibilgailu baten barrutik, eta larri zauritu zuten bularrean, lepoan eta sabelean. Egun gutxira hil zen, 1986ko urtarrilaren 5ean, Baionako Ospitalean. Lau mertzenario atxilotu eta auzipetu zituzten, eta Instrukzioko 4. Epaitegi Zentralaren 4/86 epaiaren bidez, Poliziako Terrorismoaren Aurkako Borrokaren taldeko arduradun ohia eta inspektore bat auzipetu zituzten. Entzutegi Nazionalaren 1987ko azaroaren 13ko 70/87 epaian, berriz ere, GAL talde armatutzat hartu zen. Kasua ez zuten guztiz argitu.

Iturriak:

“GAL: media docena de juicios para 27 muertes”, Gara, 2010/08/10, eta “Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, Egineko Urtekaria, 100. or.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 83. eta 84. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

1986/02/17
Bidarrain (Nafarroa Beherea). Bi pertsona. 60 urteko gizonezkoa, artzaina eta Itsasukoa. Auto-stop egiten ari zen 16 urteko paristar neska bat hartu zuen, eta itsasuarraren autoan zihoazela, Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeko kideek hogei tiro inguru jaurti zizkieten. GALek, atentatua bere gain hartu zuenean, “akats” bat izan zela aitortu zuen. 1999/06/04an Entzutegi Nazionaleko 3. atalak emandako 24/99 epaian, bi hilketen arduradunari 29 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten hilketa bakoitzagatik (epaian, hilketek GAL talde armatuaren jarduerarekin lotura zutela baieztatzen zen). Paragrafo hau epaikoa da: “Azkenean, Barne Ministerioa izan zen, Frantziako Barne Ministerioaren laguntzarekin, ETAren aurkako legez kontrako borroka geldiarazi ahal izan zuen erakundea. Beraz, horrek esan nahi du bi departamentuek legez kontrako borrokarekin lotutako pertsonei buruzko informazioa zutela, eta momentu jakin batetik aurrera bakarrik indargabetu ahal izan zituztela. Hortaz, ziur aski, oraindik ondorioztatu beharreko erantzukizunak daude” (88. eta 89. or.).

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 88. eta 99. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

“Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, Egineko Urtekaria, 100. or.

1987/07/24
Hendaian. 28 urteko gizonezkoa, hiru alabaren aita, Tolosakoa. Hendaiara bizitzera joan zen soldadutza egin behar ez izateko. Autoaren azpian jarri zioten bonbak eztanda egin zuen, Transfesa enpresara lanera zihoanean. Grupos Antiterroristas de Liberación taldeak (GAL) bere gain hartu zuen atentatua, eta bertan “dama negra” delakoak parte hartu zuela uste da. Auzipetuen artean Poliziaren burua zegoen. Hildakoaren alargunak salaketa jarri zuen Frantzia iparraldeko Dunkerque hirian lan egiten zuen polizia frantses baten aurka. Entzutegi Nazionaleko 3. atalak, 1/88 sumarioaren baitan 1991/09/20an emandako epaiaren bidez, biktima hiltzeaz akusatutako bi inspektoreak absolbitu zituen; 1992/03/02an, Auzitegi Gorenak absoluzioa berretsi zuen epai bidez. 1995/07/12an kasua berriz ireki zen, baina azkenean, 2003/01/21ean, behin-behinean artxibatzekoa autoa eman zen. Beraz, ez dago auzipeturik, eta ondorioz, erantzukizunak ez dira argitu. Biktimaren alargunak hau adierazi zuen El Mundo egunkarian 2004/10/29an: “1987ko uztailaren 4a egun tristea eta zorigaiztokoa izan zen. Ordutik, GALen sumarioetan egon diren pertsonekin hitz egin dut, baita babestutako lekukoekin eta atentatua ikertu duten beste pertsona batzuekin ere. Azken 17 urteetan bildutako testigantza horiekin guztiekin ondorio hau atera dut: Juan Carlosen hilketa ez argitzearen arrazoiak borondate politiko eza edo interes judizial eza dira. Edo, beharbada, biak batera”.

Iturriak:

Libertad Digital, 2007/02/10.

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 89. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

“Noticias del GAL”, Euskadi 1991, Egineko Urtekaria, 137.-140. or., eta “Sumarios abiertos por atentados del GAL”, Euskadi 1996, 100. or.

El Mundo, 2004/10/29.

1989/09/20
Errenterian. 22 urteko gizonezkoa, postaria eta antimilitarista. Gipuzkoako herri horretako Herri Batasunako militante ezagun baten postontzian gutun bat sartzera zihoanean, gutunak eztanda egin eta bete-betean harrapatu zuen eta, ondorioz, hil egin zen. Ez dakigu nork hil zuen, baina Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren txostenean eskuin muturreko taldeek edo “inkontrolatuek” hildakoen artean dago. 1996/05/05ean, Guardia Zibileko zuzendari ohiak, Luis Roldan Ibañezek, Jose Luis Corcuera ministroaren garaiko (1988tik 1993ra) Barne Ministerioari leporatu zion militante abertzaleei bonba-gutunak bidali izana. Hilketari buruzko hainbat bertsio eman ziren. Hala ere, 1997ra arte ez zen ikerketarik egin, Baltasar Garzon epaileak GALen sumarioaren harira auto bat ireki zuen arte, alegia. Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralean 10/97 sumarioa ireki zen. Hala ere, 2000/10/24an, kasua behin-behinean artxibatzeko autoa eman zen.

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 90. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

Euskadi 1996, Egineko Urtekaria, 48. or.

El País, 2010/03/21 eta 1989/09/21: http://www.elpais.com/articulo/espana/ESNAOLA/_InAKI/ERKIZIA/_TASIO_/HB/ESPAnA/PAiS_VASCO/ETA/HERRI_BATASUNA_/HB/elpepiesp/19890921elpepinac_3/Tes/

COVITE: http://www.covite.org/covite_articulos.php?lang=es&idNoticia=448&idSeccion=3

“Para la Libertad”, Terrorismoaren Biktimen Fundazioa:
http://www.paralalibertad.org/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=33519

1989/11/20
Madrilen. 31 urteko gizonezkoa, Bilboko Errekalde auzokoa. Haren bikotekidea haurdun zegoen atentatua gertatu zenean. Egin egunkariko erredaktore nagusia zen, eta Diputatuen Kongresuko diputatua Herri Batasunatik (HB). Madrilgo Alcalá hotelean zegoen afaltzen azaroaren 20an, Espainiako Kongresuko inbestidura-egunaren bezperan. Bi pertsona sartu ziren eta mahai baten aurka tiro egin zuten; mahai horretan zeuden hildakoa eta ezker abertzaleko zenbait biltzarkide, senatari, abokatu eta kazetari. Bertan zegoen abokatu ospetsu bat ere larri zauritu zuten. Zazpi pertsona atxilotu zituzten. Hala ere, 1993/03/25eko Entzutegi Nazionalaren 18/93 epaian horietako bakarra kondenatu zuten; polizia ohi bat. Zigor hauek ezarri zizkioten: 28 urteko espetxe-zigorra hilketagatik, 19 urteko espetxe-zigorra hilketa-ahaleginagatik, 6 urteko espetxe-zigorra kalte handiengatik, 4 urte eta bi hilabeteko espetxe-zigorra lapurretagatik, eta 4 urteko espetxe-zigorra gizahilketa proposatzeagatik. Ez zen argitu nor izan zen tiro egin zuen beste pertsona, ezta fiskaltzak zer ondorio atera zituen ere. Hala ere, fiskaltzak berak adierazitakoaren arabera, 1989. urtearen hasieran auzipetuak “Grupos Antiterroristas Nacionales de España (GANE) taldeko kideak ziren, eta ETAko kideen aurkako eta erradikalismo abertzalearen inguruko pertsonen eta erakundeen aurkako errepresalia-ekintzak egiten zituzten”. El País egunkarian ekintza horietako batzuk jaso zituzten. Aipatutako polizia ohia bakarrik espetxeratu zuten 1990/08/02an. Zazpi urtera hil zen, 1997/08/16an; espetxeratuen zaintzako epaileak espetxetik ateratzeko sei eguneko baimena eman zion, eta istripua izan zuen Mostolesetik Alcorconera zilindrada handiko motor batean zihoala. 1995ean ere izan zuen espetxetik ateratzeko baimena. Bestalde, 1996ko maiatzaren 2an, Garzon epaileak Alcalá hoteleko atentatuarekin lotzen zuen faxista bat atxilotu zuten; haren arabera, CESID azpilanean aritu zen atentatua antolatzeko. Atxilotua egoera arraroan hil zen 1996/08/02an. Azkenik, 2000/09/11ko ebazpenean Barne Ministerioak adierazi zuen HBko diputatuaren hilketa ez zela “ekintza terrorista baten ondorio izan”, eta beraz, hildakoaren bikotekideak eta alabak eskatutako kalte-ordaina ukatu zuen.

Iturriak:

El País, 1992/03/06.

Euskadi 1983, Egineko Urtekaria, 47., 48. eta 102. or. (gertakariaren infografia).

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 91. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

“Atentado de Alcalá”, Euskadi 1991, Egineko Urtekaria, 139. or., eta Euskadi 1996, 100. eta 102. or.

1998/12/08
Madrilen. 28 urteko gizonezkoa. Real Sociedad taldearen jarraitzailea. Bastión talde naziko kideek sastakaiz hil zuten, Vicente Calderón estadioaren ondoan, euskal ikurrak zeramatzatenen aurkako jazarpen batean. 2000/04/24an egileetako bat epaitu zuten, eta 17 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 2000. urtean, Giza Eskubideen Batzordearen Biktimen Ponentzian, biktimaren anai-arrebetako bik deklaratu zutenaren arabera, erasotzaileak “euskaldunak hiltzearen” aldeko oihua egin zuen. Intolerantziaren Aurkako Mugimenduak zera erantsi zuen: “Horrez gain, Euskal Herriari buruzko mespretxuzko esaldiak oihukatzen zituzten”. Epaiketan hildakoaren neska-lagunak adierazi zuenez, “erasotzeaz gain, euskaldunak eta donostiarrak iraintzen zituzten: ‘¡Putos vascos de mierda, iros a tomar por culo de aquí!’, ‘vascos, hijos de puta’…” (‘Euskaldun putak, joan zaitezte popatik hartzera!’, ‘euskaldunak, putakumeak’…)”. Zabaleta familiak eta Tolerantziaren Aldeko Elkarteak salatu zutenez, epaian, horrelako eraso antolatuak ez ziren talde armatuaren ekintzatzat hartzen, eta horrek zigorgabetasuna dakar berekin. Sei urte geroago, 2006an, erasotzaileak espetxetik ateratzeko lehen baimena izan zuen.

Iturriak:

Biktimen Ponentzia, 212. or. Eusko Legebiltzarra, 2000ko azaroa.

“El crimen de Aitor Zabaleta y el grupo ultra neonazi Bastión”, Intolerantziaren Aurkako Mugimendua: http://www.movimientocontralaintolerancia.com/html/admin/verNoticia.asp?cod=766&esBusq=True

ARE KONTRASTE ETA IKERKETA GEHIAGO BEHAR DUTEN KASUAK

Elkarteak momentu honetan eskura dituen datuak ez dira nahikoak kasu hauek aurreko zerrendetan barne hartzeko; izan ere, kasu guztiak gehiago ikertu beharko lirateke. Hala eta guztiz ere, gertakari horiek ez dira alde batera utzi behar.

Hildakoak

1978/05/24
Irunen. 48 urteko gizonezkoa, 5 seme-alabaren aita, Oiartzungo taxilaria. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostenean Batallón Vasco Españolek (BVE) bi tiroz hil zuela esaten da. Haren gorpua lagunek topatu zuten erortzear zegoen barrakoi batean, Oiartzungo Babilonia kanpamentu militar zaharrean. Egun batzuk geroago, Deia egunkarira egindako telefono-dei baten bidez, atentatua bere gain hartu zuen Batallón Vasco Españolen (BVE) izenean hitz egiten zuela zihoen ezezagun batek. Zera esan zuen: “(izena) taxilariak ETAko kide bati ihes egiten lagundu zion Ezquerro hil zutenean, eta horregatik hil dugu. 54 abertzale ditugu zerrenda batean, eta guztiak hilko ditugu, (izena) bezalaxe. Gora Espainiaren batasuna”. Berriz, ETAren Zuzen 79-ko zerrendan (2004ko otsailekoa, Vasco Press-ek urte horretako abuztuaren 30ean jaso zuen), ETAk bere gain hartu zuen Irunen egun horretan bertan gertatutako hilketa; ETAk ez zuen izenik ematen, baina taxilari bat zela zehazten zuen. Hitzez hitz, 28. orrialdean: “1978ko maiatzaren 24an Irunen, taxista baten exekuzioa”. ETAren biktimen zenbait elkartek, ordea, erakunde horri egotzi zioten hilketa. Gauza bera irakur daiteke Vidas Rotas lanean (Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren txostenaren ondoren argitaratu zen, 111. or.); hala ere, datu argi gutxi ematen dituzte eta datu horiek Telesforo Monzonen aipuekin nahasten dituzte. Biktimen Ponentzian (Eusko Legebiltzarra, 2000) argitaratutako Manos Blancas eta COVITE elkarteen zerrenden arabera, hilaren 23an “ETAk (izena)-en aurkako atentatua” egin zuen. Arartekoak Eusko Legebiltzarrerako egindako Euskadin terrorismoaren biktimei erakundeek emandako arreta txosten berezian ere (2009ko ekaina) ETAri leporatzen zaio atentatua (671.or.). Baita Pulgarren ikerketa-lanean ere. Egin egunkariaren Euskadi 1977-1982 lanean, hilaren 24ko kronologian zera aipatzen dute labur-labur: “(izena), Irungo taxilaria, hila”. Hurrengo egunean: “Taxilarien manifestazioa Donostian lankidearen heriotza gaitzesteko”. Horrez gain, Jose Maria Calleja eta Ignacio Sanchez-Cuencak zera diote La derrota de ETA lanean: “ETAren arabera, BVEk hil zuen Francisco Aya Zulaika ETAko kideari ihes egiten laguntzeagatik. BVEk bere gain hartu zuen atentatua komunikatu baten bidez” (180. or.). Haien zerrendetan ez dute ETAren biktimatzat hartzen, “okerreko, zalantzazko eta ezabatutako kasutzat” baizik. Wikipedian, “Frankismoaren amaierako terrorismoak bere gain hartutako ekintzak Euskadin” atalean jasotzen dute: “1978ko maiatza: (izena)-en hilketa Irunen, antza, ETArekin zerikusia zuelako. BVEk bere gain hartu zuen”. Gernikako seme-alabak lanak (2010eko abendua) hau dio: “Hasieran ETAk mehatxatutako herriko beste taxi-gidari batekin nahasi zutela aipatu zuten arren, teoria horrek indarra galdu zuen, hildakoak ez baitzuen mehatxatuarekin antzik edo bestelako elementu bateragarririk. Aitzitik, aurpegian kolpeak zituenez eta esku bateko lau hatz puskatuta zituenez…” (476. or.).

Iturriak:

Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, 20. or. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008ko ekaina.

Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Terrorismo_tardofranquista

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies