ARGITUZ
Argituz, Giza Eskubideen alde lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Euskal Herri mailan, pertsona orok, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak aldarrikatzen dituen eskubideez gozatzeko aukera izan dezan nahi dugu. Nazioartean ematen diren Giza Eskubideen aldeko beste hainbat arau eta eredu ahaztu gabe noski.
Giza Eskubideetan errespetuan oinarritutako kultura sustatzea eta inguruan ematen diren urraketak, Nazioarteko Legediaren baitan ikertzeko garrantziaz kontzientziatzea dira Argituz elkartearen helburu nagusiak, betiere Euskal Herrian eman diren kasuekin alderatuz.
GURE JARDUERAK
Sabino Ormazábal: Kritika-autokritikoak, keinuak eta zubiak
Sabino Ormazabalek egindako koaderno honetan, azken 60 urteetan Euskal Herrian izan diren jarrera kontrajarrien arteko zubi izan diren zenbait kritika, keinu eta jarrera biltzen dira, osatu gabe. Positiboak eta bizikidetzaren aldeko ahaleginak nabarmentzen dituzten kasuak.
Koadernoa esteka honetan deskarga dezakezue: Txostenak
ARGITALPENAK


