Iparretarrak taldeak zauritutakoak

IPARRETARRAK (IK) ERAKUNDEAK ZAURITUTAKO PERTSONAK

1983/08/07

Leonen, Landak. Gizonezkoa, polizia (jendarmea). Léon-go kanpinean Iparretarrak (IK) erakundeko kideekin izandako liskar batean zauritu zuten. Polizia bat ere hil zen. Eneko Bidegainek hauxe idatzi zuen Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia liburuan (Gatuzain, Baiona, diciembre de 2007):
“Garai hartan, IKren konsignak ziren jendarmeekin edo poliziarekin tiroketarik ez egitea, egin ahala ihes egitea eta tiroketak saihestea”, dio Filipe Bidartek. “Orduan, lehenbiziko mugimendu batean, ihes egiten ahalegindu ziren. Gero, blokatuak izan zirelarik, jendarmeak parean, armak atera zituzten”. Tiroketa gertatu zen. (izena ematen du) jendarmea hil zen, eta (beste izena ematen du) arinki zauritua izan zen. Haietatik batek, ordea, oinez egin zuen ihes, oihanean eta sasian barna. (militantearen izena ) zen oinez ihes egin zuena. Lekuko batzuen arabera, “zauritua zirudien” (146. or.).

Euskadi 1983 Eginen urtekarian, honela deskribatzen da gertatutakoa: “(izena) jendarmea Landetako kanpin batean hil zen, auto bati gelditzeko agindu zionean. Poliziak ustez turista alemaniar batek filmatutako film bat oinarritzat hartu zuen esateko Iparretarrak erakundearen talde bat zela” (87. or.).

1997/08/25

Biscarossen (Landak). 42 urteko gizona. Polizia (jendarmea). Berak eta beste jendarme batzuek autoaren paperak eskatu zizkieten 4L auto batean zihoazen lagunei. Orduan, tiroketa bat gertatu zen eta jendarmeak tiro bat jaso zuen oinean. ABC egunkarian, hauxe esan zuten gertatutakoari buruz: “Iparretarrak erakundeak, independentziaren aldeko talde terrorista frantsesak, jendarme bat hil eta beste bat zauritu du Biscarossen. Poliziaren txostenaren arabera (…) atentatua kontrolgune batean gertatu zen, jendarmeek ibilgailu bat gelditu zutenean. Usteen arabera, Bidart ibilgailu horretan zihoan. Gidariak ezer esan gabe tiro egin zien jendarmeei”.

Iturria: ABC egunkaria, 1987/08/26.